iModBatt proiektua

12/11/2018

IModBatt proiektua —"Industrial Modular Battery Pack Concept Addressing High Energy Density, Environmental Friendliness, Flexibility and Cost Efficiency for Automotive Applications"— Green Vehicles ekimenaren parte da, eta CIDETEC Energy Storage du koordinatzaile.

Energia-dentsitate handiko battery pack modular bat diseinatzea eta eraikitzea da iModBatten xedea, betiere ahalik eta inpakturik txikiena eraginez ingurumenean; bestalde, malgua ere izan behar du, automobilgintzako zein elektromugikortasuneko proiektuetara eta aplikazio egonkorretara egokitzeko.Paketearen diseinua dela eta, aise mihiztatuko dira moduluak eta, horrenbestez, eraginkorra izango da fabrikazio industriala, erraz mantentzeko modukoa, bigarren bizi-ziklo batera egokitu eta, azken batean, eraginkorki birziklatzeko desmuntatu ahal izango baita.

Lehendik ere ezaguna zen kontzeptu berritzaile bat du oinarri proiektuak: battery pack modular baten diseinua, hasieran hobi-aplikazioetarako garatu zena.Prestazio bikainak eman ditu kontzeptu horrek, neurriko kostuan gainera; beraz, asko haziko den elektromugikortasunaren sektorera jotzea da kontzeptuaren bilakaera naturala.

CIDETEC Energy Storage du koordinatzaile partzuergoak, non batery packaren balio-kateko elementu nagusien ekoizle diren bazkide industrialak ere bai baitaude, tartean direla ibilgailu- eta osagai-fabrikatzaileak, bai eta baterien alorreko goi-mailako eragile teknologikoak ere.

Informazio gehiago:https://cidetec.es/imodbatt/en/

Europar Batasunak Horizon 2020  programaren bidez finantzatzen du proiektu hori, grant agreement no. 770054-ren eskutik.

Zabaldu: