MAGBATT 4 kongresuan magnesiozko bateria kargagarrien gaia sakondu zen

18/10/2022

Karlsruhe Intitute of Technology (KIT) izan zen ekitaldiaren antolatzailea, CIDETEC Energy Storage-k koordinatutako E-MAGIC proiektu europarraren laguntzarekin.

 

International Symposium on Magnesium Batteries (MAGBATT 4) sinposioa irailaren 6tik 8ra egin zen, Alemaniako Ulm hirian. Magnesiozko bateria kargagarrien arloan adituak diren nazioarteko zentroek hartu zuten parte bertan, AEB, Japonia, Txina eta beste hainbat herrialdetakoak.

Honako hauek antolatu zuten ekitaldia: CIDETEC Energy Storage, Europako E-MAGIC proiektuaren baitan; Karlsruhe Intitute of Technology (KIT), VARTA, ZSW, Post Lithium Storage Cluster of Excellence (POLIS), Helmholtz Institute Ulm (HIU) eta Center for Electrochemical Energy Storage (CELEST). Gonbidatutako hizlarien artean, goi-mailako pertsona batzuen parte-hartzea nabarmendu zen: Brian Ingram (ANL), Linda Nazar (Waterloo Univ.), Óscar Tutusaus (Toyota), Kristina Edström (Uppsala Univ.), Rosa Palacin (ICMAB-CSIC), Hiroto Watanabe (Keio Univ.) eta Doron Aurbach (Bar-Ilan Univ.).



Alberto Blazquez, CIDETEC Energy Storage-ko ikertzailea eta E-MAGIC-eko koordinatzailea, proiektuaren aurrerapauso garrantzitsuenak aurkezteaz arduratu zen, baita kongresuko azken eguneko lehen saioko hitzaldiak moderatzeaz ere, E-MAGIC proiektuari eskaini baitzitzaion lehen saioa. E-MAGIC proiektua aurkeztean, pouch gelaxka-formatua duen magnesiozko bateria baten prototipo funtzionalaren garapena erakutsi zen lehen aldiz. Bateria horrek 0,4ko ahalmena eta 200 karga/deskarga ziklo baino gehiago ditu.

Edizio honetako berritasunen artean, balio anitzeko ioietan (Mg, Ca, Zn, Fe, Al) oinarritutako baterien teknologia disruptiboei ateak ireki zitzaizkiela nabarmendu zen.

Zabaldu: