Óscar Miguelek, CIDETEC Energy Storage-ren zuzendariak, ibilgailu elektrikoari buruzko Txina-Espainia topaketan parte hartu du

29/11/2019

Ibilgailu elektriko, konektatu eta autonomoari buruzko 2. Txina-Espainia Foroa Madrilen egin da, azaroaren 13tik 16ra bitarte, iazko ekainaren 3an Shanghain egindako bileraren jarraipen gisa. Foroa ICEXek eta Espainiako Pekingo eta Shanghaiko bulego komertzialek antolatu zuten, SERNAUTO – Automobilgintzako Hornitzaileen Espainiako Elkartearekin lankidetzan. Asiako herrialdeko 25 goi-exekutibo izan ziren bertan.

Bi herrialdeen arteko lankidetza komertzial edo teknologikoko proiektuen garapena ahalbidetzea da topaketa horien helburua, eta aurtengo edizioan 130 bat lagun bildu zituen ekitaldiak. Gainera, topaketa bideokonferentziaz jarraitu zuten ikus-entzule ugariak gehitu behar zaizkio kopuru horri. Programaren barruan bi mahai-inguru antolatu ziren, hornidura-katean izandako eraldaketak eta birkarga- eta biltegiratze-azpiegiturak lantzeko.

Óscar Miguel biltegiratzeko eta birkargatzeko teknologiei buruzko mahai-inguruan aritu zen, etatopaketaren emaitzak laburbiltzen dituen bideoan ere hartu zuen parte. Esteka honen bitartez ikus daiteke: https://www.icex.es/icex/es/navegacion-principal/que-es-icex/sala-de-prensa/videos/categorias-videos/icex-ofrece/VID2019836638.html

Txina mundu osoko automobil-ekoizle nagusia da; izan ere, 2018an 28 milioi ibilgailu ekoitzi zituen. Horrez gain, ibilgailu elektrikoen sektorean –mundu-mailan gorabidean den sektore batean– munduko liderra da. Gaur egun, Txinan egotea ibilgailu elektrikoa garatzeko lehian eta elkarlanean, mundu osoko merkatu dinamiko eta berritzaileenetako batean egotea da. Herrialde horretan osagai-enpresek eta ibilgailu-fabrikatzaileek ikasitako gaitasunak, jakintzak eta ezagutza metatua funtsezko abantaila lehiakorra dira jarduera hori beste merkatu batzuetan garatzeko eta mundu-mailan lankidetzan aritzeko.

Zabaldu: