ZIRKULAR BAT Workshop, baterien ekonomia zirkularrak industriara ekarriko dituen erronka eta aukerei heltzeko foroa

18/04/2024

CIDETEC Energy Storage-k nazioarteko workshop bat antolatuko du ekainaren 13an, Naturklimaren egoitzan, ekonomia zirkularrak baterien industriara ekarriko dituen aukeren inguruan jarduteko.

 

Baterien iraultza bertan gelditzeko iritsi da, eta jasangarriak izateko beharrak ingurumenean eragin ahalik eta txikiena duten bateria hobeak sortzera behartzen gaitu. Baterien inguruko araudi berriak bultzatuta, ekonomia zirkularraren kontzeptuak erronka berriak dakartza, baina jasangarritasunaren alorrean enpresak eta aberastasuna sortzeko aukera berriak ere bai.

“ZIRKULAR BAT Workshop. Circular economy at the batteries industry: challenges and opportunities” nazioarteko foro bat da, publiko orokorrari irekia dagoena. Datorren ekainaren 13an egingo da Naturklimaren egoitzan, Eskuzaitzetan, eta CIDETEC Energy Storage-k antolatu du Naturklimaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Baterien industriaren inguruan ekonomia zirkular bat sortzeko erronkari helduko zaio, arreta industrian jarrita, eta honako gai hauek landuko dira, besteak beste:

-            Merkatuaren ikuspegi orokorra.

-            Logistika eta manipulazioa.

-            Baterien bigarren bizitza.

-            Birziklatzea.

 

Lehen mailako nazioarteko adituak:

Jardunaldia José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Diputatuak inauguratuko du, eta Europako enpresa eta erakunde nagusietako adituen eskutik emango diren ponentziek osatuko dute:

 

  •         Oscar Miguel CIDETEC, Energy Storage
  •         Francesco Cigarini, P3
  •         Anna Braunfels, Systemiq 
  •         Marcos Ierides, Bax & Company
  •         Axel Wimby, Cling Systems
  •         Leonardo Chieco, Masmec
  •         Belén Neira, Volvo Energy
  •         Rocío Palomino Marín, Capital Energy
  •         Justo García, Orano
  •         Christian Stein, Ecobat
  •         Sabrina Zellmer, TUBS IPAT/ FHG IST

 

Agendari buruzko xehetasunak eta doako izen-ematea eskuragarri daude ekitaldiaren webgunean:

AGENDA ETA IZEN-EMATEAK HEMEN

Zabaldu: