Google Analitycs-en cookieen erabilera Webgunea honek analisirako cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, gure zerbitzuak hobetzen eta erabiltzaileen nabigazio-joerak aztertzen lagunduko digun informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egingo duzu cookieak instalatzea. Erabiltzaileak arakatzailearen ezarpenak alda ditzake eta, nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean instalatzea ekidin; dena den, kontuan hartu beharko du ekintza horrek zailtasunak sor ditzakeela webgunea erabiltzean .

Onartu
Nola konfiguratu

KaRMA2020 proiektua, CIDETECek koordinatua, saritu dute SPIREren Europako Prozesu Industriaren 2017ko Batzarrean.

29/09/2017

KaRMA2020 proiektuari proiektu inSPIRE-atzailearen saria eman diote “Zenbait energia-iturriren balorizazioa / Lehengai alternatiboak erabiltzen dituzten prozesu moldagarriak” saioan, irailaren 19an, Bruselan, SPIREren Europako Prozesu Industriaren 2017ko Batzarrean.

SPIREren epe ertaineko politiken ekitaldia da Prozesu Industriaren Batzarra; urtean behin egiten da, eta Europako prozesu-industriako interes-talde garrantzitsu guztiak biltzen ditu. Ekitaldi honetan, Europako prozesu-industriaren etorkizunaren irudi bat egiten saiatu dira; orobat aurkeztu da zer inplementa daitekeen baldin eta inbertsio egokiak badaude. Arratsaldean, 52 INSPIRE proiektu aurkeztu ziren hiru saio paralelotan, eta entzuleek proiektu inSPIRE-atzaileenak aukeratu zituzten, hiru saioetan. Haietako bat izan zen KaRMA2020.

“Horizon2020 TOPIC SPIRE-03-2016: Teknologia industriala Europako bio-baliabideei balioa emateko, balio erantsi handiko prozesu-kateen bio-baliabide izan daitezen” esparruan sortu zen, eta hau da haren izen osoa: “Industriako luma-hondakinei balioa ematea keratinan oinarritutako material jasangarrietan erabiltzeko”. Luma-hondakinetatik eratorritako lehengai jasangarriaren fabrikazio- eta ustiapen-industria du helburu, sektore anitzeko eta eragin handiko merkatuetarako produktu berde eta berritzaileak garatzeko. CIDETECek koordinatzen du proiektua, eta han parte hartzen dute hiru enpresa handik (SADA taldea, Fertiberia eta SIOEN), zazpi ikerketa-zentrok (CIDETEC, AIMPLAS, VTT, PRocessum, SP, IBWCH eta CENTEXBEL) eta unibertsitate batek (CNRS). 2017ko urtarrilean jarri zen martxan, eta 2019ko abenduan bukatuko da.

Proiektu honetan sortuko diren karma eta emaitza positiboen seinale da sari hau, zalantzarik gabe. Zorionak taldeari!

https://www.spire2030.eu/sites/default/files/users/user85/13.%20KaRMA2020_OK.pdf

Zabaldu: