CIDETECek bio-oinarria duten erretxina berrietan oinarritutako konpositeak garatzen ditu ibilgailuen industriako eta eraikuntzako piezetarako

04/12/2020
Hiru urte eta erdiko ikerketaren ostean, ECOXY proiektua amaitzen da.

Konferentzia bat antolatu da Zaragozako Zentro Teknologikoaren (Aitiip) egoitzan eta, horretan, CIDETECek koordinatutakoEcoxy proiektuaren azken emaitzak erakutsi ahal izan dira. Zehazki, proiektuan, Europako hamabi zentro desberdinetako ikertzaileek bio-oinarria duten konpositeak garatu dituzte erretxinekin eta jatorrio bioa duten zuntz indagarriekin. Gainera, erretxina hau 3R motakoa da, hau da, propietate hauek ditu: konpon daiteke, berriz prozesta daiteke eta birzikla daiteke.

CIDETECek patentatutako 3R teknologia berritzaileari esker, material horiek erabiliz fabrikatzen diren piezak bere bizitza baliagarriaren amaieran berreskuratu ahalko dira . Beraz, esan daiteke ia-ia mugagabea dela baliabideeneta materialen aprobetxamendu-zikloa. Orain arte, hori ia-ia pentsaezina zen konposite termoegonkorretarako. Horrez gain, Ecoxy proiektuan, beste urrats bat eman da 3R teknologian eta bio-oinarria duten epoxi erretxina berriak garatu egin dira, normalean erabiltzen diren jatorri fosileko epoxi erretxinak ordezteko.

Ecoxy proiektuak lortu du material hauekinauto baten atzeko jesarlekurako bizkarraldeak eta leiho-profilak fabrikatzea; hala, aipatu behar da ibilgailuen industriaren eta eraikuntzaren sektoreko konpainiek baliozkotu dituztela horien prozesatzeko gaitasuna eta propietate mekanikoak. Ecoxyklortutako materialek abantaila lehiakorrak dituzteeremu hauekin lotutako sektore guztientzat: mugikortasuna (ibilgailuen industria eta aeronautika); energia berriztagarriak (parke eolikoak) eta itsas-azpiegiturak. Izan ere, horietan, ingurumen-baldintzak oso oldarkorrak dira metalak bezalako beste material batzuentzat eta konpositeak balizko aukera bat dira.

Proiektuan aktiboki parte hartu duten hamabi bazkide europarrek azken konferentzian zehar partekatu dituzte materialak lortzearekin lotutako emaitzak, baita horien fabrikazio-prozesuetarako egokitzapena ere. Gainera, konferentzian zehar, CDTI zentroko Biobased Industries Joint Undertaking Partzuergoaren feedbacka jaso dute. Era berean, zenbait aditu industrialek aktiboki hartu dute parte jardunaldian zehar antolatutako mahainguruetan. Batetik, material hauen balizko azken erabiltzaileek Ecoxyk proposatutako konponbideen merkatu-abaguneei buruz eztabaidatu dute: aeronautika (Airbus); trenbidea (Talgo); partzuergoko kideen artean dauden eraikuntzako (BGTec) eta ibilgailuen industriako (CRF Fiat) bazkideak eta plataforma teknologikoak (Materplat). 

Bestetik, materialen bizitza baliagarriaren amaieran adituak direnek aukera izan zuten proiektuan garatutako bizitza baliagarriaren amaierarako konponbideen inguruan eztabaidatzeko. Hauek izan ziren parte hartu zuten bi aditu: PLATA (Terueleko aireportukoa da eta adituak dira hegazkinak desmuntatu eta birziklatzean) eta ECRT (partzuergoko kidea da eta aditua errebalorizazio-prozesu aurreratuetan). 

Halaber, aukera izan dute ekitaldian izena emandako ehunka parte-hartzailerekin hitz egiteko, horiek bere galderak partekatu baitituzte. Proiektua Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako urte anitzeko programan sartuta dago eta 4,85 milioi euroko aurrekontua izan du. Hain zuzen ere, aurrekontu osoa Europako Batzordeak eman du, zehazki, Biobased Industries Joint Undertaking (BBI JU) izeneko partzuergoaren bidez. Espainiako, Alemaniako, Frantziako, Belgikako, Danimarkako, Herbeheretako, Italiako eta Poloniako hamabi bazkidek hartu dute parte, besteak beste, bost ikerketa-zentrok, unibertsitate batek eta beste sei enpresek.

Zabaldu: