Diruz lagundu biomaterialetako zure berrikuntza-proiektuaren % 70, Inn-Pressme proiektuaren esparruan

17/01/2023

CIDETEC Surface Engineering-ek urtarrilaren 30era arte irekita dagoen Open Call honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

"Biomaterials instead of plastic" premisaren araberako proiektuak finantzatu nahi dituzu? CIDETEC Surface Engineering-ek aukera ematen du OpenCallen parte hartzeko, berrikuntza-ildo horri lotutako proiektuak diruz laguntzeko. Hamar bat proiektu hautatuko dira, eta CIDETECek parte hartzen duen Inn-Pressme proiektu europarraren % 70erainoko laguntza jasoko dute. Deialdia 2023ko urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik eta 1,6 milioi euroko aurrekontua izango du.

50.000 eta 100.000 euro bitarteko zerbitzuak lagunduko dira diruz, eta hautatutako kasuetarako zerbitzua emateko negoziazioan zehaztuko da zenbateko hori. Proposatutako proiektuek abangoardiako teknologien ildo pilotuetarako sarbidea izango dute, berrikuntza biomaterialen sektorera eramateko.

Hautagaitza hemen aurkeztu dezakezu: https://www.inn-pressme.eu/open-calls/

Zer da INN-PRESSME?

Inn-Pressme proiektuak balio-kateak garatu nahi ditu biomaterial iraunkorrak industria-prozesuetan sartzeko, berrikuntza irekiko proben banku baten bidez (OITB). Nanoteknologiaren eta biomaterialen munduko konpainiei lagunduko dien OITB bat eratzeko lanean ari gara, laborategiko eskala batetik eskala preindustrial batera igarotzeko, material horien zirkulartasuna eta iraunkortasuna handituz, era berean, merkatuan kontsumoa eta onarpena handitzeko. Proiektua VTTk (Technical Research Centre of Finland) koordinatzen du, eta CIDETECek hainbat pilotutan parte hartzen du. Europa osoko 27 kolaboratzaile biltzen ditu. Proiektuak honako helburu hauek ditu, besteak beste:

• Lehengai jasangarriak eta fidagarriak lortzea, dauden balio-kateak eta berriak elikatzeko.

• Biomaterialen bihurketa, formulazioa eta prozesamendua optimizatzea.

• Material homogeneoetarako nanopartikulen sakabanaketa eta egonkortzea hobetzea.

• Biomaterial eta produktu nanoteknologiko berriak ziurtatzeko behar den denbora murriztea eta merkatuan sartzen laguntzea, lehendik dauden hornidura-kateak eta berriak garatuz.

• Segurtasun-, osasun- eta ingurumen-arazoei aurre egitea

• Bizi-zikloari buruzko ebaluazioak eta analisi tekno-ekonomikoak ematea.

• ETEei nano-biomaterial berrietarako sarbidea, gaikuntza eta logistika erraztea, instalazio errentagarri eta moldakorren bidez, sarbide irekikoak, zabaltzea ahalbidetzeko, datuak trukatzeko plataformen bidez.

• Industriak eta kontsumitzaileek oinarri biologikoko produktu nanoteknologikoen onurei buruzko kontzientzia piztea.

Zabaldu: