José Antonio Díez Silanes, AIAS Asociación de Industrias de Acabados de Superficie elkarteko lehendakari berria

23/02/2022

CIDETEC Surface Engineering-eko enpresa-garapenaren kudeatzaileak Josep Maria Simó Consola-ren kargua hartuko du

José Antonio Díez Silanes, CIDETEC Surface Engineering-eko Zerbitzu Teknologikoen saileko enpresa-garapenaren kudeatzailea, lehendakari gisa hautatu zuten Asociación de Industrias de Acabados de Superficies –AIAS– elkartearen zuzendaritza-batzordea berritzeko hauteskundeetan, joan den otsailaren 16an. Erakunde horren bederatzigarren lehendakaria izango da, haren hautagaitza nahiz taldearena aho batez onartu ondoren. Josep Maria Simó Consola ordezkatuko du, azken zortzi urteetan zehar, bi legealditan, lehendakari kargua izan duen pertsona.

Hau da lehendakariak alboan izango duen taldea: enpresa-kontuetarako eta sustapenerako 1. lehendakariordea, J. CLAPÉ S.A. enpresako Josep M. Simó. Kargu berean jarraituko dute TACSA-Tratamientos y Acabados por Cataforesis S.A. enpresako Enric Esquerdo-k, 2. lehendakariorde eta diruzainak, eta BOMBAS ESPECIALES TORRES S.L. Enpresako Enric Martínez-ek, 3. lehendakariorde eta idazkariak. Hona hemen zuzendaritza-batzorde berria osatzen duten gainerako batzordekideak: AUJOR-CROMO DURO BOTIFOLL S.L. enpresako Antoni Botifoll, ANESDUR- Anodizados Especiales y Duros S.L. enpresako Alazne Chocarro, TMI -Tractament Mediambiental Integral S.L. Enpresako Benet Rins, FLUBETECH S.L. enpresako Carles Colominas eta Francesc Montalà, ELECTRO-DUROCROM S.L. enpresako Gemma Moreno, CIDETEC-eko Jorge Rodriguez, PLATING DECOR RECUBRIMIENTOS S.L. enpresako Juan Carlos Prieto, IKANKRONITEK S.L. enpresako Mikel Sarasola eta CROMOZINC GUEMAR S.L. enpresako Rosa Guerrero.

José Antonio Díez Silanes-ek kimikako doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 30 urteko eskarmentua dauka gainazalen estalduren eta tratamenduen alorreko gaiak ikertzen. 1997az geroztik dago CIDETEC-en, eta gainazalen dibisioko zuzendaria izan zen 2016ra arte. Gaur egun, CIDETEC Surface Engineering-eko enpresa-garapenaren kudeatzailea da. Ibilbide profesional luze horretan zehar, I+G proiektu desberdinetan parte hartu du, bi asmakuntza-patente lortu ditu, 40 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu, bi doktoretza-tesi zuzendu ditu, gainazalen tratamenduarekin lotutako batzorde eta ordezkaritza desberdinetan parte hartu du eta masterrak eta graduondokoak egin ditu. Azken bi urteotan, AIAS-en zuzendaritza-batzordeko kide izan da.

José Antonio Díez, AIAS-eko presidente berriaren arabera, “zuzendaritza-batzorde berri honek garbi islatzen du datozen lau urteetarako ezarritako helburu nagusia: kide bakoitzak AIAS-eko partaide dela irmo sentitzea, gure elkartea garatzeko haien ekarpena funtsezkoa dela ikus dezaten”. José Antoniok, halaber, funtsezko beste helburu batzuk ezarri zituen datozen lau urteetarako; adibidez, hauek: elkarteko enpresek I+G proiektuetan parte hartzea eta prestakuntza jasotzea, AIAS-en zerumuga are gehiago zabaltzea Europan zehar, eta klusterrekin eta beste elkarteekin harremanak sendotzea. Azkenik, azpimarratu zuen AIAS-ek funtzio esanguratsua duela BREF STM dokumentuaren berrikuspenean, elkartearen garrantziagatik eta sektoreko enpresetan duen eraginagatik, eta adierazi zuen AIAS-ek gogor egingo duela lan oraingo bazkideak fidelizatzeko eta elkartea indartzeko.

Zabaldu: