UNLOCK iritsi da bidearen erdira, Opatijan jarraipen bilera eginda

08/05/2023

CIDETEC Surface Engineeringek koordinatzen du proiektua, eta hegazti hondakinetatik datozen lumak tratatzeko eta balorizatzeko demostrazio planta bat eraikiko du.

Apirilaren amaieran, UNLOCK proiektuaren jarraipena egiteko bilera egin zen Opatijako (Kroazia) BIO-MI enpresan, proiektua abiatu zenetik bi urte bete direnean. Denbora honetan, hegaztien sektorearen erronka nagusiak aztertu dira, gaur egun hondakin gisa sortzen diren lumen balorizazioan oinarritutako bioekonomia ezarri ahal izateko. Balio kate berriak proposatu dira, eta UNLOCKek horietan lan egiten jarraituko du.

Datozen hilabeteetan, lumak tratatzeko demostrazio planta bat eraikitzeari ekingo diote Polonian. Gainera, lumaz egindako azken produktuen erakusleak ere badaude dagoeneko. Besteak beste nekazaritzako filmak eta hazietarako erretiluak egin dira, eta laborantza eremuetan produktu horiekin egindako biodegradazio probek emaitza onak izan dituzte. Emaitza horiek lehen urratsa dira lumen balorizazioan, UNLOCKek proposatzen duen moduan.

Hemen dituzu proiektuaren aurrerapen guztiak: UNLOCK (unlock-project.eu) eta BIDEOA.

Grant Agreement Nº: 101023306

Zabaldu: