Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros de análisis para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como para el análisis de su navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Aceptar
Cómo configurar

Algen biomasatik ateratakoak enbalatzeko material berriak

24/03/2015
Algen biomasaren hondakinetatik ateratako materialak garatu dituen ECLIPSE proiektua amaierara heldu da, planteatuta zituen helburuak arrakastaz lortuta

Joan den martxoaren 17an ECLIPSE proiektuaren amaierako bilera egin zen CIDETECen. Proiektua 2012an hasi zen, eta hiru urteko iraupena izan du. Bere helburua material berriztagarrien iturriak erabiliz, zehazkiago, hainbat biomasa hondakin erabiliz packaging (edo ontziratze) iraunkorreko kontzeptu berriak garatzea zen.

 

Proiektuaren mugarri esanguratsuenetako bat biopolimero baten lorpena izan da, zehazki poliazido laktikoa (PLA), %100 algen biomasaren hondakinetatik lortutakoa. Ikerketa horretan normalean biodiesela lortzeko hazten diren eta lipido eta karbono hidrato hartzigarri ugari duten mikroalgen hainbat leinu ikertu dira, eta horrela algen osagaiei balio handiagoa eman zaie.

 

Bestalde, biomasako beste hondakin batzuk ere birbalorizatu dira, esaterako, banana landarearen zurtoinak eta krustazeoen oskolak, eta horietatik indartzeko balio duten eta mikrobioen aurkako propietateak dituzten nanomaterialak atera dira.

 

Azkenean, PLAn oinarritutako bioplastiko batzuk lortu dira arrakastaz, planteatzen ziren bi erabileretarako: alde batetik, bananen hazkuntzan erabiltzen diren nekazaritza poltsetarako eta, bestetik, toallatxo bustien enbaseetarako. Produktu horiek fabrikatzeko erabilitako materialen jatorria %100 berriztagarria izateaz gain, kasu bietan bukaerako produktuek konposta egiteko aukera ematen dute, eta hori interesgarria da emaitza hauen erabilera komertzialerako.

 

Proiektuan 8 herrialdetako 12 bazkidek hartu dute parte, Hego Amerika ere barruan dela, eta 3,7 milioi euroko aurrekontua eduki da.

Zabaldu: