CIDETEC-ek ADDIMAT-ekin bat egin du

29/04/2019

Pasa den martxoaren 21ean burututako ADDIMAT-en Zuzendaritza Batzordearen bileran erabaki zen CIDETEC bazkide berri gisa onartzea. ADDIMAT elkarteak (Fabrikazio Aditiboko eta 3D Teknologietako Espainiako Elkartea) diziplina hauen garapen eta sustapenean interesa duten eragile guztiak biltzen ditu.

Fabrikazio aditiboko teknologiak indar handiz sartu dira fabrikazio industrialerako teknologien alorrean eta fabrikazio mota berri hau sektore guztietara iristear dago ere. Dena den, fabrikazio aditibo bidez (SLM eta EBM) sortutako piezen gainazalaren kalitatea baxua da, batez ere stair-step efektua eta partzialki urtutako hauts partikulak direla eta.

CIDETEC Surface Engineering-ek 20 urtetik gorako esperientzia du gainazalen tratamenduan automobilgintza, aeronautika edo muturreko baldintzen esparruan eta esperientzia hori oso erabilgarrian izan daiteke zentzu honetan. Azken urteotan, elektrolito arriskutsuen erabilera ekidite aldera, CIDETEC-en garatutako ikerketek elektrolito ez toxiko berrien garapenean eta AM bidez (SLM eta EBM) fabrikatutako pieza metalikoen gainazalaren zimurtasuna murrizteko EP prozesuen aplikazioan jarri dute arreta.

Klusterrarekin bat egiteari esker CIDETEC-ek bere posizionamendua indartzea lortuko du fabrikazio aditiboaren post-tratamenduaren alorrean. Halaber, alor horretako lidergoa sendotzearen aldeko apustua egin du sektore honetan antolatzen diren ekimen nagusietan egoteari eta parte hartzeari esker.

Zabaldu: