CIDETECek mahai inguru batean parte hartuko du Energia Berriztagarrien alorreko aditu nagusiekin batera

06/02/2015
Deusto Business Schoolek erreferentziazko erakundeak elkartu ditu energia berriztagarrien etorkizunaz eztabaidatzeko

“Innovaciones Españolas en Energías Renovables: Futuro de las Energías Renovables como una solución para la sostenibilidad” izenburupean, Deusto Business Schoolek Mahai Inguru bat antolatu du datorren martxoaren 2 eta 3rako. Horretarako, US Office of Naval Research Global eta US Army RDECOM Forward Element Command Atlantic erakundeen laguntza izan du.

 

Mahai inguruaren helburua da Energia Berriztagarrien arloan Espainian gertatzen ari diren berrikuntzen ikuspegi bat aurkeztea. Topaketa 10 saio tematikoren inguruan egingo da, eta eremu honetan Espainian dauden enpresa, laborategi, eta ikerketa erakunderik berritzaileenetako aditu multzo bikaina elkartuko du.Abengoak, Accionak, Repsolek, Gamesak, Iberdrolak eta EEEk, besteak beste, parte hartuko dute hitzorduan.

 

Lehenengo egunean Energia Berriztagarrien eremu guztietako berrikuntzen berrikuste sakona burutuko daberrikuntza-area gakoei buruzko aipamena berezia  eginez: energiaren sorrera, efizientzia, kudeaketa, errentagarritasuna eta metatzea areagotzea eta material berriak. Bigarren egunean, parte hartzaile guztien laguntza aktiboarekin, Energia Berriztagarrien azpisektoreen merkatuko lehiaren jokalekua aurkeztuko da. Bigarren egun horretan, hain zuzen, CIDETECek  “Zeharkako berrikuntza disruptiboak eta metatzekoak” izeneko saioan parte hartuko du modu aktiboan.

 

Agenda

Zabaldu: