INTERNATIONAL EV BATTERIES 2018: Cost-Effective Engineering for Hybrid and Electric Vehicles ekitaldian parte hartu zuen iModBatt-ek 2018ko azaroan:

28/11/2018

CIDETEC EnergyStorage-ekiModBatt aurkeztu zuen azaroaren 6an eta 7an Londresen egin zenInternational EV Batteries 2018: Cost-EffectiveEngineeringforHybrid and ElectricVehicles jardunaldian. Ingeniari Mekanikoen Erakundeak (IMechE, InstitutionofMechanicalEngineers) antolatu zuen ekitaldi hori.

Arlo horretan jarduten duten eragileek etorkizuneko eskakizunei (materialak lortzea, manufaktura, IE-en eta IEH-en baterien birziklapena eta bigarren bizitza) eman beharreko erantzuna nola ari diren planifikatzen ulertzea izan zen jardunaldiaren helburua. Besteak beste, IE-en irismena, bateria-multzoaren lan-gaitasuna eta baterien epe laburreko eta luzeko portaera aurresateko tresnak aztertu ziren.

Horri lotuta, Iosu Cendoya CIDETEC EnergyStorageSystems unitateko partaide eta iModBatt-en koordinatzaileak, orain arteko lanak kontuan harturik, iModBatt proiektuaren barruan “erabilera anitzeko bateria-multzo modularrari egokitzeko zelda komertzialen hautaketa bat (iModBatt)” gaiaren inguruan iaz lortutako emaitzak aurkeztu zituen:

  • IE konbentzional baten (Renault Zoe) eta hirirako EIH baten (e.GO) energia-profilei eta -beharrei egokitzen zaizkien zelda komertzialak hautatzea.
  • Bateria-multzo modular baten berrerabilgarritasuna eta bigarren bizitza kontuan hartuta hautatzen dira zeldak.
  • Zeldak probatzeko eta hautatzeko prozesuarekin batera, bateria-multzo modularraren kontzeptua garatu da, IE konbentzionaletan erabili ondoren hirirako EIH batean berrerabili ahal izateko prozesua errazteko.

Zabaldu: