Chopin europar proiektuaren partzuergoaren bilera

22/10/2018

Chopin proiektuaren partzuergoaren jardueraren 6. hilabeteko bilera irailaren 25ean egin zen, Bremenen (Alemania). Seihileko honetan egindako aurrerapenak aurkeztu zituzten, eta, bilera amaitu ondoren, ikustaldi bat egin zieten inguru horretan dauden Airbusen instalazioei.

Hauxe da Chopin (Coatings with hydrophobic and/or omniphobic properties against insect contamination) proiektuaren helburua: batetik, hegazkinetako eraso-ertzetan arraste-koefizientea murrizteko erabili ohi diren gainazal mikrozulatuetan aplikatzeko moduko iraupen handiko estaldura hidrofobikoak garatzea; eta, bestetik, erabilitako estaldura-teknologiak eta -prozesuak baliozkotzea, kondizio errealetan intsektu bidezko kontaminazioa zenbat murrizten den zehazki aztertuta.

Hain zuzen ere, industria aeronautikoa kezkatuta dago gainazaletan intsektuak itsatsita arraste-koefizientea handitzen delako eta eragin negatiboa duelako fluxu laminarrean. Horrek zuzeneko eragina du hegazkinen erregai-kontsumoan.

Partzuergoaren liderra Materia Nova da, eta gainerako kideak Norut, VKI eta Berthier dira, CIDETECez gainera.

Zabaldu: