CIDETEC Surface Engineering-ek tren arinagoak eta jasangarriagoak eraikitzeko epoxi bat garatu du

21/02/2024

SURPASS proiektuak trenbideen sektorean erabiltzen diren pieza metalikoak ordeztuko dituzten polimero-materialak lantzen ditu, CO2 isuriak murrizteko.

 

SURPASSek urte eta erdi darama polimero-materialen diseinu seguruago, jasangarriago eta birziklagarri bat (SSRbD, ingeleseko siglengatik) ezartzeko prozesuan aurrerapausoak ematen. Horren helburua plastikoen erabilerak pertsonengan nahiz ingurumenean dauzkan ondorio kaltegarriak ezabatzea da.

CIDETEC Surface Engineering-ek trenbideen sektorera bideratutako kasuetako bat zuzentzen du. Bertan, 3R (birprozesagarria, konpongarria eta birziklagarria) teknologiaren bidez, epoxi-konposatu birziklagarri eta jasangarri bat garatu du, trenak eraikitzeko erabiltzen diren pieza metaliko astunak ordezteko balioko duena, trenak arinagoak izan daitezen eta, ondorioz, CO2 isuriak murritz daitezen. Une honetan, CIDETEC Surface Engineering-eko ikerlari talde bat ICT Fraunhofer eta BASF zentroetako adituekin elkarlanean ari da material hori suarekiko erresistentea izan dadin eta trenbideen inguruko araudia gorde dezan.

CEA zentroak koordinatzen duen eta ia 5 milioi euroko aurrekontua daukan proiektu europar honen baitan, aldi berean, beste bi erabilera-kasu garatzen dira eraikuntzaren eta bilgarrien sektoreetarako. Bi sektore horiek, garraioaren sektorearekin batera, Europako plastiko-eskariaren % 70 sortzen dute; beraz, ezinbestekoa da sektore horietan diseinutik hasita jasangarritasuna aintzat hartzea, eta industrian joera-aldaketa bat eragitea.

Zabaldu: