CIDETEC Surface Engineering enpresak ENAC erakundeko ISO 17025 arauaren ziurtagiria lortu du

12/06/2020

ENAC erakundeak ISO 17025 arauko ziurtagiria eman dio CIDETEC-i. Arau honekin Surface Engineeringeko laborategien lehiakortasuna ziurtatzen da laino gazia korrosioarekiko erresistentzia zehazteko entseguak egiteko. Ziurtagiri honekin CIDETEC Surface Engineering-ek industriari guztiz fidagarriak diren entsegu zerrenda eskaintzeko gaitasuna ziurtatzen da.

ISO 17025 araua

ISO 17025 Arauak entsegu eta kalibraketa laborategiek bete behar dituzten baldintzak ematen ditu, kalitate-irizpideen harmonizazioa erraztuz. Arauaren helburu nagusia lehiakortasun teknikoa eta analisi-emaitzen fidagarritasuna bermatzea da. Arauak laborategian egindako lanaren kalitatearen hobekuntzan eragina duten kudeaketa-baldintzak eta baldintza teknikoak ditu. Baldintza hauek taldeko ezagutza hedatzeko tresna gisa erabiltzen dira, langileen integrazioa errazten dute, malgutasuna eskaintzen dute inguruko aldaketei egokitzeko orduan eta arazoak hautematea ahalbidetzen dute, hauek ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko. Azkenik, Laborategiari emandako ziurtagiria izango da hark  analisi zehatzak aurrera eramateko duen lehiakortasunaren eta gaitasun teknikoaren erakusle.

Zabaldu: