Eva Garcíak eta Germán Cabañerok "Automotive Interiors Expo 2019" bisitatu zuten

19/06/2019

CIDETEC Surface Engineering-en izenean, Eva García Lecina eta Germán Cabañero "Automotive Interiors Expo 2019"an izan ziren, joan den maiatzean Stuttgart-en ospatutakoa. Bertan, ibilgailuen barruko diseinuen azken produktuak eta teknologiak aurkeztu ziren.

“Automotive Interiors Expo 2019” aurtengo edizioa handiena izan da orain arte, 180 pertsona baino gehiagok azken produktuak eta berrikuntzak ikusi ahal izan zituztela bertan.

Aldi berean, bisitariek "Style & Technology Studio"ra joateko aukera izan zuten. Bertan, berrogei bat adituek gai desberdinetan azken aurrerapenak aurkeztu zituzten: plastikoen metalizaziotik barneko pertsonalizaziorako zuntz optikoko integrazioraino.

Parte-hartzaileek koloreak, testurak eta kalitatezko akaberak ukitu, sentitu eta probatu ahal zituzten, IMH material berriak, argiztapen teknologiak, material aurreratuak eta fabrikazio prozesuak ezagutzeko.

Zabaldu: