NDTCorr 2023

15/05/2023

Maiatzaren 11n eta 12an, CIDETEC Surface Engineering-ek NDTCorr 2023 workshop-a hartu zuen Donostian. Korrosio-fenomenoak teknika ez-suntsitzaileen bidez detektatzeko eta monitorizatzeko tresnetan (NDT) oinarritu zen ekitaldia, eta sektoreko enpresa liderrek eta ikerketa-erakundeek parte hartu zuten. Aurkezpen guztiak ingelesez egin ziren eta 50 pertsona inguru gerturatu ziren.

Lehen egunean, CIDETEC Surface Engineering-ek eskeinitako korrosioa monitorizatzeko erabilitako tekniken ikuspegi orokorrarekin hasi zen. Ondoren, aurkezpen bat egin zen, emisio akustikoari buruz, korrosio-modu desberdinak denbora errealean monitorizatzeko tresna gisa, Clean Sky2 proiektuen gai nagusietako bat izan dena. Egun berean, AIRBUSek aurkezpen orokor bat egin zuen aeroegituretako korrosioa iragartzeko metodoei buruz eta EDDIFYek industria-sektore desberdinetan erabilitako tekniken ikuspegi orokor bat emanez. Lehenengo egunean, VUBek (Vrije Universiteit Brussel) Operando inpedantzia elektrokimikoari buruzko aurkezpena egin zuen ere.

Bigarren egunean, beste 7 aurkezpen egin ziren: HEREON, INSA-Lyon, ZENSOR, DAS-NANO, EDDIFY, INNERSPEC eta EVIDENT. NDT aplikazio gehiago azaldu ziren, hala nola INNERSPEC eta EVIDENTen proba ultrasonikoak, Terahertz DAS-NANOrekin eta Pulse Eddy Current EDDIFYrekin, ZENSORen sentsore elektrokimikoen aplikazioekin batera eta korrosio eta iragarpen modelatuekin batera HEREON eta INSA-Lyonekin.

NDTCorr korrosioaren eta NDTaren arloko adituentzako topagunea izan zen, eta argi eta garbi erakutsi zuten korrosioa ikuskatzeko eta monitorizatzeko teknologia berriak garatzea benetako behar industriala dela.

Workshoparen zati bat Horizon 2020k eta U-CROSS proiektuak (Clean Sky 2) finantzatu zuten, eta honen emaitzak ekitaldian aurkeztu ziren.

Zabaldu: